Aurrekoa
Ezin dugu Euskal Herrian finkatutako untzijabeen elkarteei buruz histori aipamen hau hasi "Kontsuletxe, Kontratapen Etxea, Itsas eta Lurreko Negozio Gizonezkoen Auzitegia eta Bilboko Universitatea" aipatu gabe, Bilbok untzijabeen intereseentzat izan zuen lehen erakundea izan bait zen, jatorriz 1511garren urtekoa da, eta hiru mendez baino gehiago untzi Nazional eta Nazioarteko ordezkaria. Ez da alferrekoa, 1504.urtean 500 merkataluntzi bait zeuden Bilbon erregistraturik, Lautadatik zetozen ardo eta artile esportazioren ardatza izanik.
Bilboko Kontsuletxe honentatik irten ziren 1737.urtean "Bilbo, leial eta noble Hiriko Unibertsitate gorena eta Kontratazio Etxeko Araubideak" edo "Bilboko Araubideak", 1829.urtearte iraun zuten, Merkatal Kodearen promulgaziorarte, hainbatean esandako Araubideetan oinarritu zelarik eta zalantzarik gabe gai honetan Bilbok emandako juridiko atalik garrantzitsuena izan zen eta da.
XX.mendean erdiraturik, helmuga moduan untzijabeen interesak defendatzea eta ordezkatzea zuten erakundeei buruzko aurkitu ditzakegun histori aurrekariak mende hasierakoak dira, hain zuzen ere, 1900.urtekoak.
Bilboko Untzijabeen Elkartearen Jaiotza
1900.ko Martxoko 9an Bilbon batzar bat izan zen, Terminus Hoteleko lokaletan ospatu zen eta bertara Bilbon helbidea zuten untzijabe enpresari gehienak joan ziren. (Sortze-agiria ikusi 603 kb).
Batzar honetan Untzijabeen Elkarte bat eratzea akordiopetu zuten "Bilboko Untzijabeen Elkartea" izena eman zioten. Etorleek bost oinarri xume onartu zituzten ere, eratu nahi zen Elkarteko euskarri izango zirenak eta heuren artean lehengo oinarria bereiztu behar da eta horrela esaten zuen:
"Bilboko Untzijabeen Elkartearen izenpean Sozietate bat osatzen da, Hiri honetan helbide legala izanik, bere helmuga bakarra elkarkideen interesen defentsa eta bizkortzea eta bere ordezkapena herri botere eta analogo xedea duten nazional eta nazioarteko sozietate edo itsasketarekin erlazionaturik dauden aurrean izan behar da"
Batzar horretan ere Batza bat izendatzea erabaki zen, hurrengo jaunek osatzen zutelarik Eduardo Aznar y Tutor Jn., Francisco Martínez Rodas Jn. eta Juan José de Llodio Jn., onartutako oinarriak jarraituz, izateko Elkarteak jarraitu behar zuen barne araubideko Erreglamendua idazteaz pausu guztiak burutzea Elkarte hori legalki osatuta egoteko.
1900.eko Martxoak 21ean ospetsuki legala eta erabat eraikia deklaratzen da Bilboko Untzijabeen Elkartea. Ordezkatu eta erregistratutako tonelaketa guztia 231.769 toneladetakoa izan zen, 50 untzirekin.
B.U.E.-ek egindako aurrenetariko lana untzilarientzat soldata Proiektuaren ikasketa eta idazlana izan zen, ontzat eman zena, bere kideek heuren untzi bakunekin ezartzea hitzartu zutelarik.
Elkartearen barnean agintegi edo erregistro bat sortu zen ere itsasoratutako itsas-gizon guztien historiala edukitzeko, eta bertan filiazioa, jatorri, lanbidem egindako bidaiak eta aditutako jokabidea agertzen ziren.
Elkarteak lortutako beste proiektu bat Kapitain, Ofizial eta Makinisten diru-gordailu baten sortzea izan zen, bere araudia 1901.eko 29an onartua izan zen.
1906.ean Ramón de la Sota Jn. Elkarte-buruaren mezenasgopean 4000 tonatako "AMA BEGOÑAKOA" fragata erosi zen, Espainiako lehenengo eskola-ontzi pribatua bihurtuz.
"Ama Begoñakoa"ren argazkia
1907.urtean Londoneko International Shipping Federation-ak Bilboko Untzijabeen Elkartea gonbidatu zuen, Korporazio hortan parte hartzeko. B.U.E.-k gonbidapena onartu eta Federazio horrekin bat egitea erabaki zuen. Geroago, 1921.eko Azaroan, International Chamber of Shipping-en sortzean parte hartu zuen, kide fundatzaile moduan eta espainiar ordezkari bakarra izanez.(Agiria ikusi)
1914.ean lehen Itsas Ontziratze-poltsa osatu zen, Bilboko Ontzi-jabeen eskariz.
1921.ean, Francisco Aldekoa Uriarte Jn.k, Cía. Marítima del Nervión-en sortzailea eta Elkartearen kide garrantzitsua Getxoko Arriluzeko Itsasargiko Itsasoan galdutakoen salbamendu-estazioa sortzen du. Horretarako kamioi batez jabetu zen itsasoan galdutakoak portutik ateratzeko.
(Arriluzeko argazkia
, Plakaren argazkia
, Salbamendu-kamioiaren argazkia ikusi)
Iparreko Untzijabeen Elkartearen Sortzea
1919.urtean eta Bilboko untzijabe batzuk egiten duten batzar batetan, La Aurora Sozietatearen lokaletan, Iparreko Untzijabeen Elkartea eratzen da. Bilboko Untzijabeen Elkartearen xede eta jomuga berdinak izanik. Egitan, elkarte biak izankide izan ziren 1937arte.
Elkarte berri hau sortzeko arrazoiak Bilbon matrikula zuten untzijabeen artean zeuden tirabiretan bilakatu behar dira, sortzen zen Elkarte berriak ez zuen gauza berririk ekartzen eta, Elkarte hori Ipar Espainiako matrikilako untzijabeen zabalik zegoela izan ezik.
Lehengo Buru Batzarran buru izan ziren Enrique Goiri Jn., Lehendakaria, eta Juan Gobeo Jn., Lehendakariordea, Idaskaria José de Lorenzo Solís Jn. izanik.
Kantauriko Untzijabeen Elkartea
1936.ean Gerra Zibilak Bilbon egoitza zuten elkarte bietan erabat eragina izan zuen. Untzi lantegientzako momentu larri haietan, pleitirik gabe eta untziak ondaturik edo bahiturik. Halan eta guztiz orain inoiz baino gehiago behar zen elkarteek suposatzen zuten ordezkaritza, horregaitik biak batzeko ideia sortzen da eta berri bat sortzea bien kideekin. Idei hau 1937.eko hasieran eratzen da eta urte bereko Uztailan elkarte biak batzea burutzen da eta Kantauri Untzijabeen Elkartea sortzea erabakitzen dutenean Lehendakari berria Enrique de Astigarraga Jn. izan zen, Idazkari moduan José de Lorenzo Solís Jn. geratuz.
Gerra Zibila amaitzen denean ematen den egoera berriak legal aldaketa bat ekarriko du aberrian, eragin haundia izanik Kantauriko Untzijabeen Elkarte berriarengan. Hain zuzen ere 1938.eko Apilaren 21eko Dekretuagaitik edozein motatako elkarteak debekatzen dira, beraz K.U.E.-ren desagerpena aurrean ikusten da bihurtezin.
Itsas Kontsultategiaren Jaiotza
1942.eko Uztailaren 30ean Kantauri Untzijabeen Elkarteak Lege-Aholkulari moduan Ignacio Artaza Cortés Jn. kontratatzen du, bere hurrengo urteetako eginbidea oinarrizkoa izango da Elkarteko bizitzarentzat. Hilabete gutxi geroago 1942.eko Abenduak 9an eta jarritako arrazoiegaitik, Kantauri Untzijabeen Elkarteak bere lekua utzi zion Itsas Kontsultategiari, langileri berdina mantenduz, itxuraz itsas langela bat moduan funtzionatzen du, itsas enpresei interesa sortzen dizkieten kontsultak eta gestio guztiak kontuan eduki eta desagertutako elkartearen kide ziren enpresa berdinek ordaintzen duten kuotarekin mantenduz. Egoera honi esker oraindik mantentzen dira Bilboko Untzijabeen lehen alkarte izandakoen agintegiak eta aurrekariak.
Itsas Kontsultategiaren esku hartzea erabakitzailea izan zen, konkretuki 1956.eko Maiatzaren 12ko Legean Merkataluntziteriaren Babes eta Berritzeari buruz, hamarkadako berritze plana zuelarik, zorionez burutua, espainiar Merkataritzako Marina 1956.ean 1.198.627 erregistro gordin tona zituen, haietatik %67-a 25 urte baino gehiago zituzten unitatez eratua zegoelarik plan bukaeran 2.204.270 e.g.t. izatea zehaztu zuen, azken hauetatik %19,6-a bakarrik zen zaharkitu tonelaketa.
Gaur Egungo Euskal Ontzijabeen Elkartea
1981.ean, demokrazia berrezarri zenean Itsas Kontsultategiaren ontzijabe kideek elkargarri izena berreskuratzea erabaki zuten, gaur egun den Euskal Ontzijabeen Elkartea hartuz, 1981.eko Irailaren 21eko dataz erregistratuz. Momentu hartan tonaketa elkartuak historikogorena erdietsi zuen 149 ontzi eta 1.817.492 e.g.t.-rekin.
Laurogeiko hamarkada igarota, Ontzi Kudeaketa Sozietatearen aldetik ontzi gauzatze eta salmenta masiboa izan zen, horren ondorioz enpresa prestigiotsuak desagertuz, Euskadin zeuden ontzi-enpresek bere lehiakortasuna trafiko eta salgai zehatzen espezializazio bidez lortu zuten, bai ontzi zein tripulatzaile eta kudeatzaileei beste herrialdeetan kostu egoki batetara lortzeko zailak ziren kalitate , teknologi eta prestakuntza kota eskatzen zieten.
Honek, kontratazio eta erosketa, baita esportazio eta banderapean jartzearen askatasunari loturik, eta XX. mende osoaren zehar Espainian egondako beste murrizketen ezeztatzea, sektorearen geroaren baiezkotasuna eta konfiantzaren zergatia izan zen Euskadin, eta gure Elkartea hasi-arazi zuen ez bakarrik kuantitatiboki baizik eta kalitate eta nazioarteko ospean, atzerriko ontzijabe talde garrantzitsuak sartze-araztearen bidea emanez.
Etapa berri honen lehen Lehendakaria José Ignacio Aranguren Jn. izan zen, Idazkari Orokorra José Ignacio Goitisolo Jn. izanik, honen ondorengoa Rafael Gonzalo Jn. izan zen lehendakaritza berdinpean. 1985.eko otsailaren 14an Euskal Ontzijabeen Elkartearen Lehendakari José María Jauregui Jn. izendatua izan zen, bi urteko agintearen ondoren Jorge Churruca Jn.ak jarraitu zion, karguan 1994.arte egonik, lehendakaritzaren kargua Juan Carlos Acha Jn.ak hartuz. Idazkaritza Orokorrean gertatutako betegabea ondoren, 1989 urtean José Antonio Martínez Ortiz de Landaluce Jn.k kargu hau izan zuen, horretan lan eginez ordutik bere heriotza arte, 2017ko urriak 16an. Gaur egun Ontzijabeen Idazkari Orokor berria, Buru-batzarrak izendatua, Santiago Bilbao Chopitea Jn. da. (Lehendakari ohi eta aginte datak ikusi)
2000 urteko abenduak 15ean, Euskal Ontzijabeen Elkarteko Lehen Ehun-urteurrenean, Alejandro Aznar Sainz Jn.ak Juan Carlos Acha Jn. ordezkatu zuen bertako lehendakaritzan, gaur egun kargu hori izaten jarraituz.
Elkartearen ekintzen artean Ikasleen Praktika Programa, Europako lehena eta europar itsas potentzia garrantzitsugatik maila berdinera heldu nahi izanik eta 1993 urteko ezarpenetik 1750 ikasle baino gehiago etekina lortuz, Ontziratze-poltsa, bai bazkide zein ez diren enpresengatik guztiz doan erabilgarria, Elkartearen esleitzea Lankide-agentzia bezala, Lan Institutu Nazionalarena (INEM) hasieran eta LANBIDEgatik urte batzuk beranduago Enplegu-agentzia moduan, bere bazkideen parte-hartzea Bizkaian Tonnage Taxen ezarpenean, Espainiar Estatuan aitzindari, berrinbertsioei fiskal tratamendu onuragarri batekin bat, 2002.ean Europar Batasunaren aldetik Kubatar tituluen antzematearen bere parte-hartze erabakigarria, Buru-batzarreko kide askoren egiaztatutako hezkuntza-zaletasunaren hedatze altruista bai europar zein latino-amerikar ikastegi eta unibertsitateetan itsas-sektoreari buruzko eskolak, hitzaldi eta mintegiak emateko, itsas profesionalentzat espezializazio ikastaroen eraketa jarraitua, itsas kabotajeari buruzko araudiaren betetzearen etengabeko jagotea eta azken hamarkadetan bere aktibitatea josirik dagoen abar luze bat nabarmentzen dira.
Azkenik, 2015.eko ekainean, Buru-batzarrak Elkartearen geroa sendotzea erabaki zuen, bere sozial egoitza bulego berri batzuetara lekualdatuz, bereak orain, Bilboko Uribitarte kaleko 8an, XX. mende luzaroan bere eragiketak burutzeko hainbat ontzi kide lehorreratu ziren kaiaren ondoan.