I.N.E.M. / LANBIDE

Lankidetza-hitzarmen baten bidez, elkartea INEMen enpresa laguntzaile gisa ezartzen da, irabazi-asmorik gabe, itsasgizonak ontzi elkartuetan ontziratzeko. 2011ko abuztutik aurrera, LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuak baimendutako enplegu-agentzia bihurtuko da.

I.S.M.

Elkartea Bizkaiko Itsasoko Gizarte Institutuaren Batzorde Betearazleko kide da.

E.A.M.

Elkartea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren mendeko Itsas Arduralaritza Eskolako Aholku Batzordeko kide da.

E.T.S.N.M.

Elkartea Unibertsitate Enpresa Foroaren parte da, Portugaleteko Nautika eta Itsasontzi Makinen Goi Mailako Eskolarekin egindako akordioen eta lankidetza-hitzarmenen bidez.

Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbera

Garraio Batzordeko kide gisa.

Espainiako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberen Kontseilu Gorena

Elkartea bere Nabigazio Batzordean ordezkatuta dago.

COMMPE

Euskal Ontzijabeen Elkartearen eta Peruko Merkataritza Ontzidiko Ofizialen Elkargoaren arteko Lankidetza Hitzarmena, ikastetxean izena emanda dauden marinelen prestakuntza eta enplegua errazteko.