historia

Ezin dugu Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako ontzijabeen elkarteen aipamen historiko hau hasi “Kontsulatua, Kontratazio Etxea, Itsasoko eta Lurreko Negozio Gizonen Epaitegia eta Bilboko Unibertsitatea” zelakoari aipamen txiki bat egin gabe. Izan ere, Bilbok izan zuen ontzijabeen interesetarako lehen erakunde hau, 1511n jaio zen, eta hiru mende baino gehiagoz Bilboko ontzi-potentziaren ordezkaritza nazionala eta nazioartekoa izan zen. Izan ere, 1504 urtean 500 merkataritza-ontzi zeuden erregistratuta Bilbon, eta Mesetako ardo- eta artile-esportazioen erdigune neuralgikoa zen.

Bilboko Kontsuletxe honetan sortu ziren 1737an “Bilbo, leial eta noble Hiriko Unibertsitate gorena eta Kontratazio Etxeko Araubideak” edo “Bilboko Araubideak”, 1829 urterarte iraun zutenak, Merkatal Kodearen promulgaziorarte, hainbatean esandako Araubideetan oinarritu zelarik. Zalantzarik gabe, lehen araubide horiek gai honetan Bilbok sortutako pieza juridiko garrantzitsuena izan ziren eta dira oraindik.

XX. mendean erdiraturik, helmuga moduan ontzijabeen interesak defendatzea eta ordezkatzea zuten erakundeei buruzko aurkitu ditzakegun histori aurrekariak mende hasierakoak dira, hain zuzen ere, 1900 urtekoak.

1900eko Martxoaren 9an Bilbon batzar bat izan zen, Terminus Hoteleko lokaletan ospatu zena eta bertara Bilbon helbidea zuten ontzijabe enpresari gehienak joan ziren. (Sortze-agiria ikusi 603 kb).

Bilera horretan “Bilboko Armadoreen Elkartea” deituko zen Armadoreen Elkartea sortzea adostu zen. Bertaratuek bost oinarri sinple onartu zituzten, eratu nahi zen elkartearen oinarri izango zirenak, eta horien artean lehenengo oinarria nabarmendu behar da:

“Bilboko Ontzijabeen Elkartearen izenarekin, sozietate bat eratzen da, hiri honetan legezko egoitza duena. Sozietate honen helburu bakarra bazkideen interesak eta haien ordezkaritza defendatu eta sustatzea izango da, botere publikoen eta nabigazioarekin lotutako edo antzeko helburuak dituzten nazioko eta nazioarteko sozietateen aurrean”.

Bilera horretan, halaber, Batzorde bat izendatzea erabaki zen. Batzorde hori Eduardo Aznar eta Tutore jaunak, Francisco Martínez Rodas jaunak eta Juan José de Llodio jaunak osatuko zuten, eta horiek, onartutako oinarriak jarraituz, barne-erregimeneko Araudi bat idazteaz arduratuko ziren, etorkizuneko elkartea arautzeko eta elkarte hori legez eratuta egoteko beharrezko urrats guztiak egiteko.

1900eko martxoaren 21ean, Bilboko Ontzijabeen Elkartea legez eta behin betiko eratutzat jo zen. Elkarte horretan adierazitako eta erregistratutako tona-kopurua 231.769 tonakoa izan zen guztira, 50 ontzirekin.

Bilboko Ontzijabeen Elkarteak egin zuen lehenengo lanetariko bat tripulazioentzako Soldaten Proiektu bat aztertu eta idaztea izan zen. Proiektu hori onartu egin zen, eta kideek konpromisoa hartu zuten proiektu hori beren ontzi-konpainietan aplikatzeko.

Elkartearen barruan, halaber, artxibo edo erregistro bat sortu zen, ontziratutako itsas langile guztien historia gordetzeko. Bertan, hurrengo datuak jaso ziren: filiazioa, jatorria, lanbidea, egindako bidaiak eta aztertutako jokabidea.

Elkarteak burututako beste proiektu bat kapitain, ofizial eta makinisten montepio bat sortzea izan zen, 1901eko apirilaren 29an onartu zena.

1906an, Ramón de la Sota Elkarteko lehendakariaren mezenasgopean, 4.000 tonako “AMA BEGOÑAKOA” fragata erosi zen, Espainiako lehen eskola-ontzi pribatua bihurtu zena.

Ama Begoñakoaren argazkia
Ama Begoñakoaren tripulazioa

( Ikusi tripulatzaileen zerrenda 83 kb )

1907an, Londresko International Shipping Federation erakundeak Bilboko Ontzijabeen Elkartea gonbidatu zuen Korporazio horretako kide izatera. Bilboko Ontzijabeen Elkarteak gonbidapena onartu eta Federazio horretan sartzea erabaki zuen, 1921eko azaroaren 23tik 25era Londresen ospatu zen bere lehen meeting-ean parte hartuz. (Ikusi dokumentua)

1914an itsasgizonak ontziratzeko lehen poltsa eratu zen, Bilboko Ontzijabeen Elkarteak sustatuta.

En 1921, D. Francisco Aldekoa Uriarte, fundador de la Cía. Marítima del Nervión y miembro relevante de la Asociación crea la Estacion de salvamento de Naufragos en el Faro de Arrilucede Getxo. A tal efecto también adquirió un camión para el traslado de los náufragos desde el puerto. (Ikusi Arriluce argazkia, Placa argazkia, Salbamenduko kamioiaren argazkia)

1919an, Bilboko armadore batzuek La Aurora sozietatearen lokaletan egindako bilera batean, Iparraldeko Ontzijabeen Elkartea eratu zuten, Bilboko Ontzijabeen Elkartearen helburu berak zituena.

Elkarte berri hori sortzeko arrazoiak Bilboko ontzijabeen arteko desadostasunetan bilatu behar dira; izan ere, sortutako elkarte berriak ez zuen ezer berririk ekartzen, elkarte hori Espainiako iparraldeko matrikula-ontzijabeei irekita zegoela izan ezik.

Lehenengo Zuzendaritza Batzordeko buru Enrique Goiri jauna, presidentea, eta Juan Gobeo jauna, lehendakariordea, izan ziren, eta idazkari José de Lorenzo Solís jauna.

En 1936 la Guerra Civil iba a incidir decisivamente en la vida de las dos asociaciones de navieros con sede en Bilbao, en unos momentos tan críticos para las empresas navieras, sin fletes y con los buques hundidos o incautados. Sin embargo, ahora más que nunca hace falta la representación que suponían las asociaciones, y por ello nace la idea de fusionar ambas y crear una nueva entre los asociados de las mismas. Esta idea se plasma a principios de 1937 y tiene su culminación en Julio del mismo año, cuando ambas asociaciones deciden fusionarse y constituir la Asociación de Navieros del Cantábrico. El nuevo Presidente fue D. Enrique de Astigarraga, permaneciendo como Secretario D. José de Lorenzo Solís.

1942ko uztailaren 30ean, Kantauriko Ontzijabeen Elkarteak Ignacio Artaza Cortés jauna kontratatu zuen aholkulari juridiko gisa, eta haren jarduna hurrengo urteetan erabakigarria izango zen Elkartearen bizitzarako.

Gerra zibilaren amaieran sortzen den egoera politiko berriak lege-aldaketa ekarriko du herrialdean, eta aldaketa horrek erabat eragingo dio sortu berri den Kantauriko Ontzijabeen Elkartearen bizitzari. Hain zuzen ere, 1938ko apirilaren 21eko Dekretuaren bidez, mota guztietako elkarteak debekatu ziren, eta, beraz, A.N.C. desagertu egin zen. Hori 1942ko abenduaren 9an gertatu zen, eta bere lekua Itsas Kontsultategiari utzi zion; izan ere, lan-kontratuko langile berak edukita, itxuraz, maritima-langela baten moduan funtzionatzen du, ontzi-enpresek nahi dituzten kontsulta eta gestio guztiei erantzuteko, eta desagertutako elkarteko kide diren enpresa berberek ordaindutako kuotengatik mantentzen da. Egoera horri esker gordetzen dira gaur egun Bilboko lehen ontzi-ustiatzaileen elkarteak izan zirenen artxiboak eta aurrekariak.

Itsas Kontsultategiaren esku-hartzea erabakigarria izan zen, zehazki Merkataritza Ontzidia Babestu eta Berritzeari buruzko 1956ko maiatzaren 12ko Legearekin. Izan ere, lege horrek hamar urteko berritze-plan bat zuen. 1956an Espainiako Merkataritza Itsasketak 1.198.627 trb zituela, horietatik % 67a 25 urtetik gorako unitateek osatzen zutela, planaren amaieran 2.204.270 trb izatea lortu zuen, horietatik % 19,6 baino ez zen tona zaharkitua.

1981ean, demokrazia berrezarri ondoren, Itsas Kontsultategiko ontzijabeek elkartearen izena berreskuratzea erabaki zuten, eta orain duen Euskal Ontzijabeen Elkartearen izena hartu zuten. 1981eko irailaren 21ean erregistratu zen. Une horretan, lotutako tona-kopurua maximo historikora iritsi zen: 149 ontzi eta 1.817.492 trb.

Laurogeiko hamarkada ostean, non Ontziak Kudeatzeko Sozietatearen eskutik ontziak masiboki exekutatu eta saldu ziren, eta ondorioz, enpresa ospetsuak desagertu ziren, Euskadin zeuden ontzi-konpainiek beren lehiakortasuna lortu zuten trafiko eta merkantzia zehatzetan espezializatuta. Hain zuzen ere, ontziei, tripulatzaileei eta kudeatzaileei kalitate, teknologia eta kualifikazio maila jakin batzuk eskatzen zizkieten, beste herrialde batzuetan kostu egokian lortzeko zailak zirenak.

Horrekin batera, kontratatzeko eta erosteko askatasuna, esportatzeko eta banderapean jartzeko askatasuna, eta XX. mende osoan Espainian izan ziren gainerako murrizketak indargabetzea, baikortasunerako eta Euskadiko sektorearen etorkizunarekiko konfiantzarako arrazoi izan ziren, eta gure elkartea, kuantitatiboki ez ezik, kalitatean eta nazioarteko prestigioan ere hazi zen, atzerriko ontzi-talde garrantzitsuak bertan sartzea ahalbidetuz.

Etapa berri horretako lehen lehendakaria José Ignacio Aranguren jauna izan zen, eta idazkari nagusia, berriz ere, José Ignacio Goitisolo jauna. Rafael Gonzalo jauna izan zen haren ordezkoa, lehendakari berarekin. 1985eko otsailaren 14an José María Jáuregui Euskal Ontzikjabeen Elkaterteko lehendakari hautatu zuten. Bi urteko agintaldiaren ondoren, Jorge Churruca jaunak ordezkatu zuen, eta 1994ra arte egon zen karguan. Orduan, Juan Carlos Acha jauna izendatu zuten presidente. Idazkaritza Nagusiaren postua hutsik geratu ondoren, 1989an, José Antonio Martínez Ortiz de Landaluce jaunak hartu zuen kargua, eta ordutik 2017ko urriaren 16an hil zen arte aritu zen lanean. Urte horretan bertan, Zuzendaritza Batzordeak Santiago Bilbao Chopitea jauna izendatu zuen Elkarteko Idazkari Nagusi, eta 2022an erretiratu zen arte bete zuen kargua. Gaur egun, Elkartearen Idazkari Nagusia, Zuzendaritza Batzordeak izendatua, Francisco Garaygordobil Amorrotu jauna da. (Ikus presidente ohien argazkiak eta agintaldien datak)

2000ko abenduaren 15ean, Euskal Ontzijabeen Elkartearen lehen mendeurrenaren urtean, Alejandro Aznar Sainz jaunak Juan Carlos Acha jauna ordezkatu zuen elkartearen lehendakaritzan, eta gaur egun ere kargu horretan jarraitzen du.

Elkartearen jardueren artean, honako hauek nabarmentzen dira: Ikasleen Praktika Programa, Europako lehena, eta gero Europako itsas potentzia garrantzitsuek emulatutakoa, 1993an ezarri zenetik 2.914 ikasle baino gehiago izan dituena; Ontziratze Poltsa, enpresa elkartuen zein besteren eskura doan dagoena; Elkartea INEMen Agentzia Laguntzaile gisa esleitzea, hasiera batean, eta LANBIDEk, Enplegu Agentzia gisa, urte batzuk geroago; bere bazkideen partea hartzea Tonnage Tax-a Bizkaian ezartzean, Espainiako Estatuan aitzindaria, eta berrinbertsioen aldeko tratamendu fiskala; 2002an Europar Batasunak Kubako tituluak aitortzean izan zuen parte-hartze erabakigarria; bere hezkuntza-bokazioa, Zuzendaritza Batzordeko kide askoren hedapen altruista klaseak, itsas sektoreari buruzko eskolak, hitzaldiak eta mintegiak emateko, bai Europako eta Latinoamerikako zentro eta unibertsitateetan, bai itsasoko profesionalentzako espezializazio-ikastaroen etengabeko antolaketarekin; itsas kabotajeari buruzko araudia betetzen dela etengabe zaintzearekin eta azken hamarkadetan beren jarduera kolokan jarri duten abar luze bat.

Azkenik, 2015eko ekainean, Zuzendaritza Batzordeak Elkartearen etorkizuna sendotzea erabaki zuen, eta egoitza soziala bulego berri batzuetara lekualdatu zuen, orain berezkoak diren bulegoetara, Bilboko Uribitarte kaleko 8. zenbakian, XX. mendean zehar operazioak egiteko hainbeste ontzi elkartu ziren kaiaren ondoan. “